Aniztasun funtzionala kontuan hartuta, pertsona guztiontzako guneak eta zerbitzuak sortzeko estrategia “Irisgarritasun Unibertsalaren” kontzeptuan datza.
Pertsona guztiak ezberdinak gara (gaitasunak, garaiera, pisua, etab.), eta beraz, bakoitzak bere beharrak ditu. Ondasun, zerbitzu eta produktu gehienak ekoizterako orduan batez besteko estandarrak hartu ohi dira kontuan, eta jende asko dago estandarretatik kanpo. Horrenbestez, pertsona horiek ere aintzat hartu behar dira ondasun, zerbitzu eta produktu horiek diseinatzean.
Irisgarritasun Unibertsalaren kontzeptuak gaitasun motak hartzen ditu kontuan –fisikoa, zentzumenezkoa, adimenezkoa, organikoa-, eta ildo horretan segurtasun, kalitate eta erosotasun handiagoko inguruneak eta zerbitzuak sortzea sustatzen du, diseinua alde batera utzi gabe. Gune erosoagoak ez dira “ortopedikoak”, kalitate handiagokoak baizik.
Adinekoen eta ezinduen zerbitzu-eskaria gero eta handiagoa denez, aukera paregabea bilakatu da enpresentzat, jarduera