Castellano  Euskara  English 
 Bilatzailea 
   TOKIA: Euskara
Nortzuk gara
Aurkezpena
Irisgagarritasun eredua
Giza taldea
Bolsa de trabajo
Prentsa aretoa
Kontaktua
Zerbitzuak
Eskaria
Irisgarritasun unibetsala
Hobetzeko aukera
Zerbitzu zorroa
Burututako proiektuak
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 ESKARIA

Aldaketa soziodemografikoen ondorioz gizartearen osaketa aldatzen ari da, eta gero eta adineko eta ezindu gehiago dago.  

Gaur egun, 65 urtetik gorako biztanleen tasa % 16,6koa da Espainian, eta aurreikuspenen arabera 2020. urterako % 20ra iritsiko da eta 2050erako % 36ra. Europan, berriz, tasa hori biztanleriaren % 17koa da, 2020rako % 20koa izango da eta 2050erako % 30ekoa aurreikusten da: 135 milioi lagun gehiago, hain zuzen. Munduan 65 urtetik gorako 421 milioi biztanle daude, 2000. urteko datuen arabera, eta 2050erako kopuru hori hirukoiztu egingo dela iragarri dute, hau da, 1.500 milioi lagun izango dira.

Bestalde, ezintasunen bat duten lagunei dagokienez, Espainian gaur egun biztanleriaren % 9koa da tasa. Europan % 15,7koa da tasa hori, eta munduan guztira ezintasunen bat duten 600-900 milioi lagun daude.

Halaber, ezintasunik gabeko biztanleek eta 65 urtetik beherakoek ere irisgarritasun-beharrak izaten dituzte, gaitasunak aldi baterako mugatzen dizkieten lesioak medio, edo zama eraman behar dutelako, edo pertsona bakoitzaren ezaugarri antropometrikoak direla eta, besteak beste.

Era berean, biztanleria-segmentu horretan enplegua sustatu eta bizi-kalitatea hobetu denez, gizartean gero eta esparru gehiagotan hartzen du parte, eta beraz, zerbitzuak eta produktuak haien beharretara egokitu behar dira eta konponbide berriak sortu. Modu horretan, etorkizun handiko merkatu berriaren ateak zabaltzen dira.

Ezintasun arin, ertain eta larriak, epe luzeko osasun-arazoak eta irisgarritasun-beharrak dituzten adinekoak bakarrik kontuan hartuta,  Europako 25 herrialdeetan 127 milioi lagunek baino gehiagok dituzte irisgarritasun-beharrak. Espainian, hain zuzen, biztanleriaren % 23,5 da behar horiek dituena.

Ehuneko horri behin-behineko gaitasun-urritzeak gehitzen badizkiogu, konturatuko gara irisgarritasun-eskaria ia biztanleria osoari dagokiola. 

Gizarteari begira Irisgarritasun Unibertsalaren kontzeptua gauzatu behar da, pertsona guztientzako kalitatea, segurtasuna eta erosotasuna areagotzea baitakar.