Castellano  Euskara  English 
 Bilatzailea 
   TOKIA: Euskara
Nortzuk gara
Aurkezpena
Irisgagarritasun eredua
Giza taldea
Bolsa de trabajo
Prentsa aretoa
Kontaktua
Zerbitzuak
Eskaria
Irisgarritasun unibetsala
Hobetzeko aukera
Zerbitzu zorroa
Burututako proiektuak

ADAPTA Taldea: guztiontzako mundua helburu

Adapta taldea MATIA Taldearen barruan sortu da, ingurune eta zerbitzuetan erosotasuna, kalitatea eta segurtasuna ahalbideratzeko, pertsona guztiek haietaz gozatzeko aukera izan dezaten, bakoitzaren gaitasunak direnak direla.

Guztiok ez ditugu gaitasun berberak, eta gainera, gaitasunok aldatuz doaz bizitzan zehar; horregatik, inguruneak diseinatu eta gauzatzerako orduan, gizarteak kontuan hartu behar du pertsonen aniztasun funtzionala.

Adaptan aholkularitza eskaintzen diegu erakunde publikoei eta enpresa pribatuei, haien politiketan eta estrategietan gizartearen zatirik handiena har dezaten kontuan.

Berrikuntza-proiektu jakin batean oinarrituta, Adaptak Irisgarritasun Eredu Aurreratua landu du. Horren bidez, irisgarritasun-beharrak dituen biztanleria gero eta ugariagoari kalitatezko zerbitzua eskaintzea ahalbideratzen da, eta gainera, helburu diren publiko guztiei begira balio erantsia du. Horrela, Diseinu Unibertsaleko irizpideak lehiarako abantaila bilakatzen ditu.

Zein ekarpen dakar Adaptak?

  • Zerbitzuak gizarte osoari eskaintzeko aukera, eta horrela, helburu den publikoa zabaltzea.
  • Lehiarako abantaila.
  • Ingurune eta zerbitzu guztietan erosotasuna, kalitatea eta segurtasuna ahalbideratzea.

 


Polomatia
Innovacion
Bikain