Castellano  Euskara  English 
 Bilatzailea 
   TOKIA: Euskara
Nortzuk gara
Aurkezpena
Irisgagarritasun eredua
Giza taldea
Bolsa de trabajo
Prentsa aretoa
Kontaktua
Zerbitzuak
Eskaria
Irisgarritasun unibetsala
Hobetzeko aukera
Zerbitzu zorroa
Burututako proiektuak
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 AURKEZPENA

Adapta Taldea Matia Taldearen baitan sortu da, 1888. urtetik adinekoen eta ezinduen bizi-kalitatea hobetzeko lanean diharduen erakundearen barruan.

Fundación Matia

Bi fundaziok osatzen dute MATIA Taldea:

MATIA FUNDAZIOA: 1888. urtean sortu zen adinekoen eta ezinduen beharrei erantzuteko. Misio horrekin, Fundazioak zentro sozio-sanitarioak kudeatu ditu, eta berriki URREZKO Q lortu du, aurrera daraman kudeaketaren adierazgarri.
Ingema

MATIA GERONTOLOGIA INSTITUTUA Fundazioa - INGEMA: 2002. urtean sortu zen, aipatutako biztanleria-segmentuaren bizi-kalitatea hobetzeko ezagutza garatu, hedatu eta berritzeko helburuarekin. Gai horretan teknologi zentroa da, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareak homologatutako eragile zientifikoa eta teknologikoa. INGEMA Fundazioak IKERKETA, GARAPENA eta BERRIKUNTZA lantzen ditu, eta arlo horiekin batera, zentro sozio-sanitarioen kudeaketari begira, baita PRESTAKUNTZA eta AHOLKULARITZA ere.

INGEMAn landutako berrikuntza-proiektuetako baten ondorioz sortu da Adapta TALDEA, irisgarritasuna aurrera eramateko helburuarekin abiatu den ekimena.


Ingema

INGEMA taldeko innobazio proiektu baten emaitzen ondorioz, Adapta taldea sortu da. Berau, irisgarritasunaren garapenerako sortu da innobazioko MATIA INNOVA unitatearen barnean.

Grupo Adapta

Adaptak irisgarritasunari buruzko aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die erakunde publikoei eta enpresa pribatuei, azpiegiturak, zerbitzuak eta produktuak adinekoen eta ezinduen beharrei egoki ditzaten, betiere aniztasun funtzionalaren kontzeptua kontuan hartuta. Aholkularitza-zerbitzuaren osagarri dira prestakuntza eta kontzientziazioa.

Polo Matia

POLO MATIA izango dena sortzeko proiektu garrantzitsuan buru-belarri ari da lanean  MATIA Taldea.